Hezkuntza, Kirola & Kultura

  • Eskola erritmoak : egin ahala fite, hunkiak diren alderdi guziekin (eskola, buraso, elkarte…) solasaldiak sortu, erreforma ahal bezain ongi gauzatzeko.
  • Elkarteak segitu, sustengatu eta elkarretaratu (Kosta Garaiko biltokia, dantza, besta taldea, pilota, ihizia…). Gure herriko elkarteetan biltzen dira herriko bizian engaiatuak diren Zuraidar anitz. Hautetsi gisa, haien sustengatzea eta haien proiektuetan laguntzea engaiatzen gira. Haien engaiamenduari esker, Zuraideren irudia da aitzinera emana.

    Izpiritu horretan, aste kultural bat antolatuko genuke (Hamekarekin elkarlanean), elkarteen arteko harremana azkartzeko eta denen arteko proiektuak sustatzeko, tokiko elkarte dinamika baten sortzeko gisan.
  • Herriko gelaren kudeaketa hobetu : Zuraidarrei prezio erakargarrian alokatzeko aukera eman eta barne antolaketa berrikusi (espazio eta bolumen aldagarriak, ken daitezkeen harmailak, soinu isolamendua…), gela erabilgarriagoa izaiteko gisan aktibitate anitzentzat (antzerki, afari…) ;
  • Eremu berriak sortu :
    • haurrendako jostalekua (0-10 urte) : bilintxi-balantxak, xirristak, … gune erakargarri eta babestua,
    • gazteendako jostalekua (10-17 urte) : skate park eta lerra jokoak (bizikleta, trotineta, irristailu…),
    • pilotarentzat egokiagoa izanen den pilota plazaren berrantolaketa, herri barnean hobeki integratua.
  • Oinezko ibilaldien xendrak seinalatu eta sustatu.