Osagarria & Gizarte maila

  • Osagarri gune bat sortu : jadanik hor diren profesionalak bildu, eta orotako mediku bat ezarri. Ikerketa hori inguruko herriekin eramaiten ahalko da.
  • Beharrezkoa den zahar etxea baztertu gabe, adineko jendea, eta eri edo ahalmen urritasunean den jendea etxeetan atxikitzeari lehentasuna eman. Etxeko laguntza ekartzen duen elkarte sortu berriarekin eta ADMR (Baserrialdeko Eremuko Etxeko Laguntza)-arekin elkarlanean aritu.
  • Herrian aseak ez diren giza-beharren diagnostikoa egin ezegonkortasunaren saihesteko eta neurri egokiak plantan eman (eskubideen ukaiteko informazioa, segurtasunezko giza-zerbitzuak…).