Zerbitzu publikoak

  • Ur edangarria : ur baliabideak segitu eta babestu.
  • Kirol instalazioen kudeaketa hobetu, Errobi Herri Elkargoari laguntza galdetuz igerilekua eta tenisarentzat.
  • Autobus geltoki bat eraiki « Zuraide Kanpina » tokian, gure haurren segurtasunarentzat.
  • Harremanetan sartu Baiona eta Donibane Lohizunera joateko autobus lineak  Zuraideraino luzatzeko. Garraio publikoen erabilera laguntzea, guzien autonomia eta mugikortasuna sustatzea da. Energia kontsumoaren ttipitzeko bidea ere bada, eta jendearen segurtasuna indartzen du.
  • Sortuko dugun webguneaz Zuraidarren arteko komunikazio tresna egin. Agertaraziko genituzke eztabaidak eta hartu erabakiak, herriko biziari loturiko berriak, elkarte biziarekin lotura (zerrenda eta harremanak), ofizialegoa, merkataritza…
  • Kutxazain automatiko baten ezartzea lagundu.
  • Errobi Herri Elkargoarekin REZO POUCE sarea sortu (auto-stop antolatua).