Laborantza & Ingurumena

  • Laborantza : interesatuak diren laborariak sentsibilizatu, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntza proposatuz laborantza herrikoiaren inguruan, baita Biharko Lurraren Elkartearena ere laborantza biologikoarentzat.
  • Ur garbitze ez-kolektiboa : instalazio ahulen normetan ezartzea segitu, URA sindikatarekin elkarlanean.
  • Hondakinak : 600 kg hondakin ekoizten ditugu biztanleka eta urteka. Zuraidek parte hartu du Errobi Herri Elkargoak bultzatu atez-ateko bilketaren entsegu fasean. Emaitzak onak dira, hondakin bereizien kopuruaren handitzearekin. Entseatuko gira oraindik urrunago joaten, Bil ta Garbiren elkarlanarekin bereizketa eta konpostatzea hobetuz.
  • Ura eta ingurumen naturalak : erreken kudeaketan eta Natura 2000an berezitua den Errobiko ibarreko sindikatari kidetu.
  • Herriko berdeguneak : herriko eremu publikoen kudeatzeko plan bat sortu, produktu fitosanitarioen kopuruaren apaltzeko helburuarekin.