Herriko bizia & Herritarren partehartzea

  • Zuraideri merezi duen tokia eman Errobi Herri Elkargoaren baitan, azken hau ekonomia, ingurumen, laborantza, lur kudeaketa eta kultura arloetan bazterrezina den partaidea delarik.
  • Lurralde Kolektibitatea : manera garbi eta estrategikoan, Euskal Herriaren ezagutza nahi dugu. Eraginkortasun hobearen helburuarekin lurraldea kudeatzen duten 10 EPCI (Herri arteko Lankidetzaren Erakunde Publikoa)-en bateratzearen eta sinplifikatzearen aldeko indarrak sustengatuko ditugu.
  • Hautetsien etengabeko formakuntza lagundu.
  • Herriko etxe kanpoko batzorde bat eta auzoetako kontseiluak sortu. Toki horietan herritarrek eta elkarteek beren igurikatze eta beharrak azalduko dituzte. Horrezgain, hautetsiekin hurbileko harreman bat sortuko dute, herriaren etorkizunari begira.
  • “Gazte” batzorde bat sortu herriko etxearen baitan.