Ekonomia

  • Ofiziale eta komertsanteen kopurua bikoiztu da hamar urtez Zuraiden (Gaindegiaren azterketa). Dinamismo horren indartzeko, aktibitate eremu bat sortuko dugu Errekartiako lurretan (PLUan sartzekoa).
  • Denbora berean, laborarien kopurua herrian %65az apaldu da (ik. Gaindegiaren azterketa). Laborari gazteen instalatzea lagunduko dugu, haien ekoizpenen balio erantsia emendatuz (zirkuitu laburrak, AMAP, eskuz egin eraldaketak, sukalde kolektiboei begira barantzezaintza behar berriak, kalitate labelen sustatzea…), herriko lurrak prezio izartuetan eskainiz.
  • Herriko abantailei balioa eman internet gune bat sortuz.
  • Lurralde ekimenak : garapen ekonomikoaz arduratzen diren Hemen Herrikoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Lurzaindia (laborantzako lurren berjabetzea), EUSKO tokiko moneta… bezalako dinamiketan parte hartuko dugu.