Espazioaren antolaketa & Bizitegia

    • Zuraidarrekin hitzartu ondoan, PLU (Hirigintzako Tokiko Plana) bat plantan eman eta ZAD (Antolaketa Atzeratua duen Eremua) baten egokitasunaz gogoetatu. Horien helburua lurren menderatzea da, beti ere orekak atxikiz: laborantza, bizilekuak, ofizialegoa, guzien eremuak (muntadura kolektiboak…), eremu naturalak ahantzi gabe.

PLU

Berdez : PLUrik ez duten herriak
Iturria : Antolaketa, bizitegi eta naturaren zuzendaritza orokorra

  • Herri-barnari indar berri bat eman, berrantolaketa baten bidez. Antolaketa berri horrentzat Zuraidarren partehartzeari pentsatua dugu, herriko etxe kanpoko batzorde baten bitartez.
  • Herriko gazteei bizitegien jabe egiteko ahala eman, PLUaren bidez bizilekuen barreatzea menderatuz.
  • Bizitegirako eta autonomiarako bidea lagundu, erronka handia den garai honetan. Herriaren jabego den Errekartia etxeak behar horiei erantzun lezake.
  • Bigarren bizitegi kopuru handiari begira, alokatzea sustatuko duen zerga-politika bat ezarri.