Harrera

2018/12/02

Ondoko herriko kontseilua 2018/12/06an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

 2018/11/04

EUSKARALDIA

 Hamaika egun, entseatzen dugu ?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraganen den ekimenarekin bat egiten du Zuraide Indarrean taldeak. Denboraldi horretan, Euskal Herri osoko euskaradun guziei, haien egunerokoan euskararen ahal bezain bat erabiltzea galdetuko zaie.

Desmartxa horrekin bat egiteko eta euskararen erabilpenari diogun atxikimendua adierazteko, bakoitzak txapa bat janzten ahalko du, bere gaitasunen arabera : Ahobizi euskara hutsean komunikatzeko gai direnentzat, Belarriprest euskara ulertzen baina emaiten ez dutenentzat.

Interesa duen orok informazio gehiago atzemanen du euskaraldia.eus webgunean eta bertan izena ematen ahalko du ere. Bestentzat, helbide bakarra : aek.eus.

♦ ♦ ♦

2018/10/30

OH ! HERRI POLITA !

Nahiz eta behin baino gehiagotan herri barnaren antolaketari buruzko informazioa galdetu, argibide seriosik ez ginuen ukan (urtarrileko kazetan agertu zen plano irakurtezina ezik), eta hitzartze gutiago oraindik. Orduan antolaketa berria emeki-emeki deskubritu ginuen udaberrian. Eta sorpresa onak eta txarrak badira.

Lehenik erran dezakegu itxura orokorra atsegina dela eta obratzeak kalitate onekoa dirudiela. Bestalde, pilota plaza eta bere inguruen antolaketa arrunt erreusituak dira eta pentsa daiteke partida politak eta elkartze memento goxoak ekarriko dituela. Hainbat hobe.

Baina nola uler daiteke trinketeko zabaltzaren betoinez estaltzearen interesa, edo azokarien ur zikinen biltzeko isurbide begiak ahantzi izana, azken horiek zuzenki euriko urekin nahasten direlarik ? Eta herriko argiztatzearen gaurkotzea ahanztea, jakinik horrek ekaineko herriko kontseiluan gehigarri garesti bat ondorioztatu zuela ?

Azkenik, sekuritatearen izenean, herriko etxe aitzinean zentzu bakarreko bide inutila eman izana hutsegite bat da guretzat. Nahiz ez dugun herriko etxe aitzineko istripurik gogoan, espero dugu ez dugula holakorik ikusi beharko eskolen ondoko bidegurutzean, toki hortan ibiltze jarioa handia baita orain.

Herritarrek, galdezkatuak izan balire, ez zuten hain segur huts hori eginen. Azken hitza ukanen dute !

♦ ♦ ♦

2018/10/17

ESKOLA PUBLIKOA, BERRIZ ERE UKO

Iragan ekainaren 7ko herriko kontseiluan, auzapezak « iraskasle eta ikuskariarekin hitzarturik, hirugarren gela oraindik beharrezkoa ez dela  » zioen. Hau harridura !

Izan ere, «hitzartzea », erantzule bakarra den herriko etxeak aurkeztutako kopuruen estimazioetan oinarrituz egiten da, eta kopuru horiek gutietsiak izan direla sinesteko arrazoin guziak ditugu. Nola pentsa daiteke gaur egungo kopuruak gorenean direla, demografia azterketa guziek tokiko biztanleriaren emendatzea iragartzen dutelarik ?

Eta hirugarren gela ez bada « oraindik » beharrezkoa, auzapez jaunak erraten duen bezala, eskola gainezka izan dadin itxoin beharko ote dugu, azken horren eraikitzeko ? Jakinik urte bat behar dela gutienez estudioen eta obren bukaeraren artean, erabaki ote da hirugarren gela hau beharrezkoa eginen duten haurren zigortzea, edo haien burasoak beste eskoletara izena ematera igortzea… ?

Galdera egina da. Guk behintzat, hitzartze zabal bat egin ondoan, hirugarren gela hau beharrezkoa dela eta obrak lehenbailehen abiatu beharko direla argi dugu.

♦ ♦ ♦

2018/10/10

ZIRIMIRI

Bere suhartasun (eskas)-ak eremanik, gure auzapeza iragan uztailaren 28ko Sud Ouest kazetan Frantziako Tourrari buruzko informazio faltaz plenitu zen : « ustegabean jakin dut larunbat hontan, goizeko 5etatik goiti Kostatzuko bidean ibiltzea debekatua izanen dela ».

Alta, 2018/06/14ko herriko kontseiluko bilduma irakurri beharko zuen (herriko etxekoak webgune bat izan balu bertan irakurgai izanen zen).

Bostgarren puntuak ongi zehazten zuen Pinodieta goizeko 5etatik goiti hetsia izanen zela ; informazio fidagarria, auzapezak berak emana  baitzien bere hautetsiei !

 ♦

Halere, suhartasuna, nahikeria eta bizitasuna beharko dira, ez badugu nahi Ezpeletako auzoei gertatutako ezbeharra hemen ere gerta dadin. Azken hauek aurten, herriko azken epizeriaren desagertzea bizi izan dute.

Segur, gure kasuan komertzio pribatu bat da, baina aurreikusten eta epizeria horren bilakaeraz gogoetatzen has gaitezke gaurdanik. Hetsiko balitz, berantegi litzateke informazio eskasa deitoratzeko…

 ♦

Herriko mapa eta horren berrIKUSKETA : guk, … ez dugu oraindik deus ikusten ! 2017/11/30eko herriko kontseiluan « ondoko udazkenean behin betiko onartu »-ko zela erranik, iragan ekaina inguruan inkesta publiko bat espero zen… Segitzeko afera !

♦ ♦ ♦

IRRINTZINA-EUS

♦ ♦ ♦

2018/10/01

ALTERNATIBA

Barreatze klimatikoari buru egiteko tresna alternatiboak aurkeztu ziren lehen Alternatiba herrixkan, 2013ko urrian. Bi egunez erritmo hortan bizi izan zen Baiona. Bizi baldintza zibilizatuen okertzearen mehatsuaren aitzinean, estatuen geldirik egotearen eta nazioarteko akordio eskasaren aitzinean aterabideak badirela erakutsi behar zen. Horrezgain jende, elkarte, eta tokiko kolektibitate batzuek jadanik bereganatu dituzten aterabide horiek gizarte humano, solidario, zuzen eta atseginagoa eraikitzen dutela ere agerian eman nahi zen.

2013az geroztik, Frantzian, Europan eta urrunago ere, ehunka Alternatiba herrixka sortu dira. Herritarren mobilizazioa etengabe handitzen joan da eta Alternatiba Itzulia bezalako egitasmo eroak ere agertu dira.

2015eko lehen edizioaren ondotik, 2018ko Alternatiba Itzulia Parisetik abiatu zen iragan ekainaren 9an : Europako 5 herritatik iragaiten ari den bat, bi, hiru edo launakako (eta publizitaterik gabeko !) bizikleta itzulia da !

5800 kilometroko ibilbide horretan, larrialdi klimatikoaren inguruan sentsibilizatzen dira herritarrak : aterabide konkretuak agerian ematen dira, eta proiektu klimatizidoei aurre egiteko, bortizkeriarik gabeko ekintzetan eta desobedientzia zibilean formatzen dira. Gizarte eta ekologia trantsizio batean engaiatzeko zinezko gomita da hau : « Sistema alda dezagun, ez klima ! ».

Alternatiba Itzulia Baionan bukatuko da besta giroan, heldu diren urriaren 6 eta 7an. Karia hortara, Zuraide Indarrean taldeak « Irrintzina, le cri de la génération climat » film dokumentala proiektatuko du (hitzordua oroitaraziko dizuegu). Azken horrek Bizi-ko militante batzuen pario eroa kontatzen du, hau da, Alternatiba mugimendu handiaren antolaketa eta sorrera.

 https://tour.alternatiba.eu : Alternatiba Itzulia 3 minututan.

♦ ♦ ♦

2018/09/30

Zuraideko herriko kontseiluak mende erdia baino gehiagoko historia du, oposiziorik gabe bere kideen artean. Ez dira ondorioz lehen kolpetik asmatzen ahal kontseilura beste zerrendetatik heldu diren hautetsien integratzeko erreflexuak. Gehienetan heldu den erreflexua, haiengandik heldu diren proposamen guzien ukatzea da, horiek baitira kontrakoak, ezezkorrak, etengabe kritikatzen dutenak eta itzulika ibiltzen uzten ez dutenak.

Gure herriaren maitatzea, herriaren eta herritarren ongizateaz axolatzea eta horiek hobetu nahi izatea onartua izanen ote zaigu noizpait ? Egia da, beste batzuek ez bezala, lehen aldia dugula hautetsi gisa, baina hor gira eta lanean ari gira ! Hori dela eta, badu orain 4 urte gizarte zibileko jendearen eta alderdi guzietako hautetsiengana joateko aukera dugula. Trukaketa horiei esker, tamalez herriko etxeak ematen ez dizkigun datu berriez jabetzeko aukera dugu, eta horiez baliatzen gira gure gogoeten elikatzeko. Ondotik, gure kazetaren eta webgunearen bidez gure lanaren emaitza zuraidarrekin partekatzea erabakitzen dugu : zuraideindarrean.eu helbidean arrakontsultatzeko aukera duzue. Gure oposizioa inbertsio interesgarritzat hartzen dugu, Zuraideren etorkizunari begira,  eta gure taldeak handitzeko nahikeria baizik ez du… !

Irakurketa on

Gure informazio orria : 9. zenbakia

♦ ♦ ♦

2018/09/23

Kontseiluko bilkura-agiria :

2018/09/13 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2018/07/13

Kontseiluko bilkura-agiria :

2018/06/27 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2018/06/23

Ondoko herriko kontseilua 2018/06/27an iraganen da, asteazken gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2018/06/16

Kontseiluko bilkura-agiria :

2018/06/07 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2018/06/03

Ondoko herriko kontseilua 2018/06/07an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2018/04/27

Kontseiluko bilkura-agiria :

2018/04/12 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2018/04/08

Ondoko herriko kontseilua 2018/04/12an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2018/03/11

Kontseiluko bilkura-agiria :

2018/03/01 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2018/03/10

Zirimiri

Xuhur !

Nahiz eta, ikasle girenenan, edozein laguntza hartzeko on den, harriturik geldi gaitezke gure herriko etxeak ematen diena 76,22€koa dela ikusirik.

Jakinez horrek xuxen 500 libera eginen lituzkela, zuek asma ezazue noiztik sari hori ez den emendatua izan !!!

Stop Mines :

Goizeko eguraldia euritsua izanik ere, 2017ko irailaren 16eko manifestaldiak 2500 pertsona baino gehiago bildu ditu. Arrakasta polita eta mezu biziki argi bat : gure lurraldeak urre meategiei ez erran die eta Parisek makur luke ahobatezko borondate huni kontra egitea.

Zuraideko bi hautetsik parte hartu dute, eta hastapenean jarrera dudakorra zuen eta eztei bat ospatu behar izan zuen … Ezpeletako auzapezaren parte hartze nahia agurkatu behar dugu.

Tourmalet eta Aubisque-n ondotik : Pinodieta !

Zuraiden berean jokatu behar litzateke Frantziako Itzuliaren bukaerako sailkapen orokorra, uztailaren 27an. Euskaltelen hautsetatik euskal ekipa bat berpiztu daitekela entzuten bada ere, oraingoz Landak du gure hobespena. Aupa Mikel !

Orain Presoak !

Herriko kontseilarien gehiengoak abenduaren 9ko Pariseko mobilizaziora deitzen zuela jakiteak pozik utzi gaitu. Pena da halere dei hori kontseilari bakar batek entzun izana…

Behintzat, hamarnaka Zuraidar suharrek dituzte, beren presentziaz, herriko kontseilariak ordezkatu.

Aramaio

Aramaio eta Zuraideren arteko trukaketak aitzina segitzen, eta horretaz pozten gira. ALAIKI dantza taldeak Aramaioko dantzariak gomitatzen ditu Zuraideko herriko gelan emanen duten dantza ikusgarrian parte hartzera, heldu den urtarrilaren 27an.

 ♦ ♦ ♦

2018/03/01

Herriko maparen berrikusketa

Joan zen azaroaren 30eko herriko kontseiluko gai zerrendan agertzen zen herriko maparen berrikusketa.

Gure ordezkaria, informatu nahian, beharrezko dokumentuen kontsultatzera joan zen herriko etxera. Jakin behar da hautetsiak ere beren ikerketetan mugatuak direla proiektua finalizatua ez deno : ezin dute ez notarik hartu, ez eta informaziorik jakinarazi…

Kontseilu egunean, dokumentu grafikoa baizik ez da aukeztua izan, konparazio elementurik gabe (2005ekoa den eta gaur egun indarrean den mapa) eta moldaketen arrazoiak eta hartu erabakiak aukeztu behar dituen aurkezpen txostena gabe.

2018ko udazkeneko herriko kontseiluaren eta prefetaren behin betiko onarpena aitzin, proiektu moldatua inkesta publiko baten peko ezarria izanen da. Bakoitzari izanen da, orduan, bere oharrak inkestalari-mandatariari helaraztea. Gure aldetik, dokumentu ofizialek (SCoT, RNU eta PLH) finkatu orientabideen segitzea eta ingurumen arauen (Natura 2000 guneak) errespetatzea zainduko ditugu.

♦ ♦ ♦

2018/02/25

Ondoko herriko kontseilua 2018/03/01an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2018/02/21

Noizko  zirkulazio argiak Zuraiden ?

Ez zazuela irririk egin, gerta daiteke ! Hain da gure herria lanjerosa, nun herriko etxeak erabaki duen norabide bakarreko bideak plantan ezartzea. Erabaki horrek usaiak itzulipurdikatzen ditu bai eta galde franko pausatzen ere : zer, arazo bat zen zinez ? Egiazko lanjerrik ba ote zen ?

Eta orain hobeki dea ? Ikusirik Massonde enpresatik ateratzen diren kamioi guziek eskolen aitzinetik pasa behar dutela, gainera bidegurutze nahiko lanjeros batetik pasatuz, ez da batere errana. Orduan, zirkulazio argiak ematen ditugu, ala zentzatzen gira, norabide bakarreko bide horien egokitasunaz serioski mintzatuz ?

Auzapez jauna, herri barneko antolaketaren proiektu orokorra zuraidar guziei aurkezteko gure galdea sekulan ez bezala aktualitatezkoa da. Zer gal zenezakete ?

♦ ♦ ♦

 2018/02/11

Mediku etxeko hostokada

Herriko kontseilu bakoitzari bere gertaldia !

2017/06/30ean, kontrako boz bakar batekin, herriko kontseiluak zuraidarrei medikuntza eta paramedikuntza zerbitzu multzo baten eskaintzea aurreikusten zuen mediku etxe pribatu baten proiektua onartu zuen (kine, mediku,…).

Lurrak galarazten dituen salmenta idor bat baino, gehienetan 99 urtekoak izaten diren alokantza enfiteotiko bat nahiago izan baginu ere, herrian bistakoa den mediku eskaintza eskasaren betetzera heldu zen proiektu horren alde bozkatu ginuen.

Bozkagatik ere, proiektua ez zen aitzinatzen, eta 2017/09/15eko herriko kontseiluak behin betiko proiektu argi berri bat galdetu zuen.

Alta, 2017/11/30eko kontseilutik ez zen deus argi eta behin betikorik atera, alderantziz, horrek herriko gehiengoaren baitako lehen arraildurak ere agerian utzi zituen (aldeko bozkak, kontrakoak, bai eta abstentzioak ere !). Erabakia gehiegi pusatuz, ez ote ditugu proiektu eramaileak etsiaraziko ?

Batzuentzat galdera bat pausatzen da : nola salmenta hau justifikatu eta beste proiektu pertsonal batzuk errefusatu ?

Guretzat erantzuna argia da : interes orokorra !

♦ ♦ ♦

2018/01/31

Artisau eraikitzaileak

2016ko abenduaren 16an, ETAren armategiaren zati bat erabilezin egoeran utzi nahi zituzten gizarte zibileko hiru pertsonalitate harrapatu zituzten Luhuson. Geroztik, tokiko jendetzak « bakearen artisauak » deitzen dituzten horiei kide franko juntatu zaizkie.

Ondoko asteetatik goiti, sentsibilitate politiko ezberdinetako 700 bat hautetsik, parlamentari guziak eta auzapezen gehiengo handia barne, frantses gobernuari prozesu horretan inplikatzea galdegin zioten.

Sostengu politiko horien laguntzarekin, baita hamarnaka herritar nahiantei laguntzarekin ere, 2017ko apirilaren 8an, neholako trabarik gabe, frantses autoritateei ETAren armategi osoaren itzultzea antolatu zuten.

Lehen aldiko, frantses gobernua Madrilen zorroztasun eta gelditasunetik bereizi zen.

Eta hori nahikoa izan zen, orain ehunka diren « bake artisauek » milaka euskaldunei Parisen biltzeko desafioa luzatzeko, « Bakea Euskal Herrian : orain presoak » lemapean.

Pario kausitua, 11000 pertsona Pariseko karriketan ibili baitziren 2017ko abenduaren 9an : Ipar Euskal Herriko diputatu eta senatari guziak, herrietako Biltzarreko lehendakaria (1000 hautetsiren mobilizazio deiaz indartua, horietan Zuraideko hautetsien %60a), Hexagonoko pertsonalitateak, eta bereziki herri huntatik, hemen nahi duguna ozenki entzunarazteko, bide guzietatik mobilizatu den jendetza handia.

Itxura guzien arabera, hain minbera den galdera horren inguruan, bake artisau horiek gure herriko biziko eremu ezberdinetan (politiko, ekonomiko, sozial ala kultural) eskuragai izan behar lukeen adostasun baten eraikitzea lortu dute.

♦ ♦ ♦

2018/01/21

Zuraide Indarrean-ek 2018 urte berri on bat desiratzen die zuraidar guziei. «  Urte berri on eta oroz gainetik … osagarri on ! », garai huntan alde guzietan entzuten den erranaldiak bere zentzu guzia hartzen du Zuraiden.

Izan ere, aitzineko kargualdian osagarri etxea urruntzen ikusi bazuen ere, herriko kontseiluak halako proiektu baten berpizteko parada du, baina dirudienez horretaz jabetzeko zailtasunak ditu…

Proiektu horren berri bai eta arranguratzen gaituzten eta denak hunkitzen gaituzten gai batzuen inguruko gogoetak ere atzemanen dituzue gure zortzigarren informazio orri huntan !

Irakurketa on !

Gure informazio orria : 8. zenbakia

♦ ♦ ♦

2017/12/31

Kontseiluko bilkura-agiria :

2017/12/26 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2017/12/23

Ondoko herriko kontseilua 2017/12/26an iraganen da, astearte gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2017/12/11

Kontseiluko bilkura-agiria :

2017/11/30 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2017/11/24

Ondoko herriko kontseilua 2017/11/30an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2017/09/20

Kontseiluko bilkura-agiria :

2017/09/14 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2017/09/10

Ondoko herriko kontseilua 2017/09/14an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2017/08/15

Zirimiri

Milesker handi bat herriko etxeari noski, baina ere aurten Korrika eskuzabaltasunez sostengatu duten Zuraideko elkarte eta enpresei. Bildu diren 1525€ak eskola-kanpoko euskararen erakaskuntzarentzat baizik ez dira baliatuak izan.

 ♦

Gaur egungo eskola publikoko zuzendari den Nathalie Carricart-ek nahi zuen eta lortu duen leku aldaketak pozten gaitu. Bere profesionalismoa eta eskola berri hortan elebitasuna kontutan hartu duen kalitatezko irakaskuntza baten plantan ezartzeko engaiamendu berezia estimatu ditugu.

 ♦

Iragan urtarrilaren 1ean sortu zen Euskal Hirigune Elkargoak bere lan batzordeak herrietako hautetsi guziei idekitzeaz pozten gira, gehiengoan ez diren hautetsiak ere bertan sartzen ahal baitira. Zuraideko auzapezari ez zaio baliagarri iduritu herriko kontseiluari erabaki horren berri ematea. Berdin du, horrek ez du gure ordezkaria oztopatu, lehenetarik izan ditaikelako izena ematen bi batzordetan lan egiteko.

 ♦

Aitzineko kazetan, Alaiki dantza taldea lagun, Arabako Aramaio herrira egin genuen ateraldiaren berri eman genizuen.

Elkarretaratze hortatik, elkar ezagutzeko eta trukatzeko baliagarria den dantzaren inguruko topaketa ideia atera zen.

Ingurumen hortan, martxo hondarrean bi herrietako hogei bat dantzari elkarretaratu zituen asteburua antolatu genuen, elkarren arteko dantzen ikasteko. Milesker handi bat Pettan eta Amadeori, haiek gabe elkarretaratze hori ez baitzen eginen.

Milesker ere bai sukaldariei, asteburu hori, lagun arteko momentuz jantzi baitute, izan dantzari … eta laguntzaileentzat ere.

 ♦

Herriko kontseiluak ahalmen biziki zabalak izanki, « herriko kontuak bere erabakiez » finkatzen ditu. Horregatik, martxoaren 8an proposatua izan zaio herriko argiaren eta baloi fluoreszenteen aldatzeaz bere iritziaren ematea. Erran behar da aldaketa horren gastuak 299.46€koak zirela herriarentzat ! Puntu horrek ez du eztabaidarik sortu eta ahobatezkotasunean bozkatua izan da.

Kontseilu berean, eskola ohiaren zaharberritzeari buruz hartu erabakien berri ere eman zuen auzapezak. 258 233.68€tara igotzen den diru zama batentzat haatik, kontseiluko bozkatik pasatzea ez zitzaion beharrezkoa iduritu !!!

♦ ♦ ♦

2017/08/05

Laborantza

Ekainaren 10ean Sud Ouest egunkarian agertu artikulu batek www.uramap.net webgunearen bisita egitera bultzatu gaitu. Bertan jakin dugu herriko etxeak eta Errobi Herri Elkargoak laborantzari loturiko botatze bakterliologikoen analisi emaitza ezin txarragoak ukan dituztela.

Horra, gure atean, laborantza intentsiboaren ezaugarri lanjerosak konfirmatuak direla : mozkinen entrabaleko kalitatea, kimikaren eta antibiotikoen erabilpena, kutsadura handiak, ekoizpen makinak bilakatu diren abereen gaizki-izatea, maileguen ordaintzeko buru-belarri lanean arituz laborari-esplotatuak bilakatuak diren laborarien gaizki-izatea. Laborantza mota hori bankuei eta indutria agro-alimentarioari baizik ez zaie baliagarri.

Alderantziz, Euskal Herrian ausarki garatua den laborantza herrikoia, naturaz eta bizidunez axolatzen diren zentzuzko neurriko etxaldez egina da, kontsumitzaileeekin harreman zuzenen sortzaile da (merkatuak, AMAP…), batzuen lanari eta besteen kontsumoari zentzua emanez.

Enplegu sortzaile den laborantza hori dugu sostengatu nahi, gure kultura baita eta ezinbestekoa baita. Horregatik, autoritateek afera horri emanen dituzten segidei adi egonen gatzaizkie.

♦ ♦ ♦

2017/07/30

Herri barnaren antolaketa

Azken bi urteetan, eskola berriaren eraikuntza, pilota plazaren itxuraldaketa, komuna publikoen agertzea eta herri barneko zirkulazioaren aldaketa ikusi ditugu. Eta hemendik gutira, eskola ohia okindegi eta apartamendu batean eraldatzen duten obren bukaera ere ikusiko dugu. Ekintza desberdin horietaz eta haien eginmoldeaz pentsatzen genuena erran izan dugu aitzineko kazetetan.

Baina zuraidar oro bezala, jakin nahi genuke zeren itxura ukanen duen herri barnak, bukaeran… Proiektu orokorraren koherentziaren ikusteko zailtasunak ditugu, eta ez gaitu herriko kontseilu « informal » batean aurkeztua izan zaigun estudioak anitz lasaitu : azalekoa zen, eta dokumentu bakar bat ere ez da banatu.

Larresoron, gogoeta komisioan eraman da, ondotik herriko kontseiluan eztabaidatu da, eta bukatzeko, herri barneko biztanle guziei aurkeztua izan zaie ontzat eman aitzin, eta ondotik baizik ez da egin. Bidarten, herritarrak herri barnean kokatua den posta ohiaren zaharberritzearen partalier dira. Zergatik ez ote da gardentasun bera Zuraiden ? Denek irabaztekoa genuke.

Gure aldetik, Etxetoa eta herri barna lotuko dituen bizikleta bide baten sortzearen eta haur eta gazteendako joko eremu baten sortzearen proposamenak errepikatzen ditugu.

Ez da oraindik berantegi herriko etxean aukerkezpen baten emateko eta herritarren iritzia galdegiteko.

♦ ♦ ♦

2017/07/25

Hauteskundeak

Ez da dudarik, Euskal Herria desberdina da !

Frantziak politika klasearen arraberritze nahikeria baizik ez duen garai horretan, hara non Bourbon jauregira, profesionalismo politikoa sentiarazten duten diputatu batzuk bidaltzen ditugula (Lassalle, Lasserre, Bru).

Erran behar da ideia original eskasean, batzuk, toki onean memento onean sartzeko antzean, aditu bilakatu direla.

Seigarren bozka-eremuan, orain dela 5 urte UMPko hautagaiaren ordezko aurkeztu zen eta geroztik UDIko kide izan den Vincent Bruk, MODEMak bere burua Errepublika Martxan-eko hautagai gisa inposatzea lortu du. Ze artea !

Ez da harritzekoa orduan, holako baldintzekin, abstentzioak marka historikoak hausten dituela. Bi bozkatzailetatik batek ez du gehiago bozkatzen !

Proiektu konfroktaziorik gabeko buruz-buruko horien aitzinean, bozka abertzaleak (EHBAI + EAJ) gora segitzen du, eta parte hartzea apalagoa izanik ere, 2 000 boz irabazten ditu, 2012tik hona.

Gure bozka eremuan, Peio Etcheverry-Ainchart, bozka bat adierazi dutenen artean %9.78tik %12ra pasa da, eta Zuraiden, 2. tokian kokatu ere da.

Macron efektuaz baliatu den « auzoaren » hautagaitza eta abstentzioa gora izanik ere, kontestu gogor horretan, emendatze horrek pozten gaitu : talde lanak fruituak ekartzen ditu, eta politika-taktikak ez dira hautesleen bozen biltzeko molde bakarrak.

♦ ♦ ♦

2017/07/20

Besta on deneri !

 

Beti indartsu eta bere gogoeta eta hartu erabakiak herritarrekin partekatu nahian, Zuraide Indarrean taldeak (jadanik !) bere 7garren informazio orria aurkezten dizu. Aramaioko dantzarien bisitarekin, Korrikaren pasaiarekin eta jende anitz bildu duen « Demain » filmaren proiekzioarekin, martxoa eta apirila hilabete aberatsak izan dira. Lerro horietaz baliatzen gira ekitaldi horietan parte hartu duten Zuraidar eta hautetsien eskertzeko.

Gure azken kazeta plazaratu genuenetik, bi herriko kontseilu baizik ez dira izan, eta horietan gure sinesteen defendatzen segitu dugu. Haatik, gure hautetsia bi bilkura « informaletara » gonbidatua izan da… Oposizioarekin elkarrizketatzeko nahikeriaren seinale bat dea ? Herriko etxeko gehiengoa, proposamen indar bat girela ohartu dea… ?

Argitalpen huntan gure herri eta lurraldeari buruzko ikuspuntu eta gogoeta batzuk aurkituko dituzu (eskola, herri barnaren antolaketa, hauteskundeen emaitzak…), baita zentzuzko laborantzaren sostengatzeko, sustatzeko eta laguntzeko dugun nahikeria erakusten duen artikulu bat ere.

Irakurketa on !

Gure informazio orria : 7. zenbakia

♦ ♦ ♦

2017/07/07

Kontseiluko bilkura-agiria :

2017/06/30 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2017/06/23

Ondoko herriko kontseilua 2017/06/30an iraganen da, ortziral gaueko 6etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2017/04/17

DEMAIN EUS

1

2

3

♦ ♦ ♦

2017/04/14

Hirugarren gela… berriz aipatuko dugula erran zuen auzapez jaunak iragan azaroaren 29ko herriko kontseiluan.

            Guk pentsatzen genuen etorkizun hori orainera pasa behar zela, eta aitzinkontuari zuzenduriko kontseilu hori aitzakia ona zela horren aipatzeko… eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko !

            Aitzinkontu hortaz egin genuen azterketak erakusten zigun arras posible zela, finantzen aldetik, irakasleek eta burasoek aldarrikatzen zuten eta guk ere beharrezkoa ikusten genuen hirugarren gelaren eraikitzeko beharrezkoak diren obren programatzea.

            Harriturik gelditu gira larrialdirik gabeko eta sekula entzun ez genituen obra batzuentzat (hilerria, Iturria etxea etb…) proposamenak eginak zirela ikustean. Eskola hori gure gazteek behar eta merezi duten zinezko irakaskuntza tresna egoki bat bilakatuko luken inbestitze xumea ez zen aurreikusia.

            Horregatik proposatzen genuen 2017ko aitzinkontuan herriko obratze eder hori bukatuko lituzkeen obren sartzea. Hala ezean, aitzinkontu horren kontra eginen genuen.

            Zoritxarrez, apirilaren 5eko herriko kontseiluan hautetsiei aurkeztu zaien aitzinkontuan horrelakorik ez zen agertzen, eta azaroko « berriz aipatuko dugu » beste « berriz aipatuko dugu » batez errepikatu da, apirilan !

 Kontseiluko bilkura-agiria :

2017/04/05 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2017/04/03

Ttipi ttapa ttipi ttapa KORRIKA !!!

KORRIKA 20

♦ ♦ ♦

2017/03/31

Ondoko herriko kontseilua 2017/04/05an iraganen da, asteazken gaueko 8etan, herriko etxeko gelan :

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2017/03/22

Kontseiluko bilkura-agiria :

2017/03/08 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2017/03/13

Herriko kontseilu batetik bestera… prezioak kartara ?

2015eko agorrila : lur saltzea Xaran bidean, 95 €/m²-tan

2015eko azaroa : lur saltzea Uhaldean, 40 €/m²-tan, aparkalekuentzat

2016ko urtarrila : Etxetoa etxe multzoko lurren prezioa 80 €/m²-tan finkatua

2016ko ekaina : Departamenduko Kontseiluari lur erostea herri zentroan 13,40 €/m²

2016ko urria : lur saltzea herri zentroan, 5 €/m²-tan

Bakoitzak prezia dezala…

Herriko Kontseiluetako bilkura-agiriak gure webgunean aurki daitezke :

http://www.zuraideindarrean.eu.

Komunikazioa sanotu :

Irailaren 21ean herriko etxean bildu ziren zuraidar anitz bezala, iragarri ziguten « saneamendu gunearen proiektua » ezagutu-nahia ginen. Eta anitz bezala, nahigabeturik egon ginen, jadanik existitzen den sarearen aurkezpena baitzen gehienbat. Segur, inkesta publikoaren koadroan bilkura hori nahitaezkoa zen, baina ez ote zen urrunago joateko eta etorkizunari pentsatzeko parada ?

Errekartia

+ = – « Gehiago erosi, orduan eta merkeago ! » Hala oihukatzen ahalko du Errekartiaren ustezko erosleak. Hasiera batean 360 000€tan salgai emana zen 2 000m²-rekin, orain 305 000€tan saldu beharra da 1 000m² gehiagorekin, hots, 3 000m² ! Afera ona !

 Errekartia (bis)

2015/11/30eko HK : « herriaren errefusa, ez baitu promotore bati saldu nahi »

2016/12/8ko HK : Huba jaunari salmenta… azken hau promotorea delarik !

Iratzargailuak pitz !

20. Korrika Zuraidetik pasako da apirilaren 3an, astelehenez… goizeko 1ak40tan ! Zato euskararentzat laster egitera !

  ♦ ♦ ♦

2017/03/09

Errekartiari buruzko elkarrizketa ZUZUrekin :

EH BAI

 ♦ ♦ ♦

2017/03/05

Ondoko herriko kontseilua 2017/03/08an iraganen da, asteazken gaueko 8etan, herriko etxeko gelan :

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2017/02/24

HELEP, abian : EHHE da !

2016ko urtarrilaren 1az geroz (NOTRe legea), 6 milioi biztanleko eskualde baten barne da Euskal Herria, hau da, Austria bezain handia eta Dinamarka bezain jendetsua den eskualde batean kokatua. Akitania Berri horretan, Euskal Herria bizi eremu nagusi bat da, bere 300 000 biztaleekin.

2017ko urtarrilaz geroz eta beti NOTRe legearen ondorioz, departamenduko eskema berriaren onartzeak herrien arteko karta berri bat ekarri du. Izan ere, 2016ko uztailaren 13an, Pirinio Atlantikoetako prefetak 10 herri elkargoen bateratzea erabaki zuen, Euskal Herriko Hirigune Elkargoa (EHHE) sortuz. Ondorioz Euskal Herriko 158 herriak gobernantza bateratuko Hirigune Elkargo bakarrean bilduak dira… Ezin sinetsia ! Gure Euskal Herriko historiaren liburu handian orrialde berri bat idekitzen da : hautetsien eta eragile politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen lanari esker, proiektuendako eta Euskal Herriko herri guzien arteko etorkizun komun baten ikuspundu partekatu batendako espazioa sortu da. Ez zuen orain arte Frantziako lurralde bakar batek ere holako talde lanik erakutsi ! Hirigune Elkargo horri eta kudeatuko dituen konpetentziei esker (laborantza kontuan hartzen duen ekonomia, antolamendua, mugikortasuna, ingurumena, kultura, norbanakoentzako zerbitzuak, finantzak), itsasbazterraren eta barnealdearen artean politika publiko handinahikoa, koherentea, elkarren artekoa eta solidarioa plantan ezartzen ahalko da. Gainera, bere gisako batasun forma horrekin, EHHEak ukanen duen toki nagusiak Eskualde Handiko beste kolektibitateekin elkarrizketak errestuko ditu eta bere proeiktuei irakurgarritasun handiagoa emanen die. Frantses iraultzaz geroztik Euskal Herriak ezagupen instituzional bat galdetu izan du beti. Egun,  Estatuaren proposamen baten eta tokiko aktoreen itxaropenaren arteko hautsi-mautsia bezala agertzen da EHHE. Immateriala zenak (kultura, hizkuntza, nortasuna) Estatuaren ezagupena duen koadro instituzionala du orain. Zuraide Indarrean harro da bere mobilizazioaren bitartez, kazetetan HELEPari buruzko informazioa zabalduz, Herriko kontseilura HELEPari buruzko eztabaidak ekarriz, bere mailan, EUSKAL HERRIArentzat erabakikorra den aldaketa horretan parte harturik.

♦ ♦ ♦

2017/02/16

ZURAIDE-ARAMAIO anaitasunean

Herriko bozetako programan, kultura eta sensibilitate bereko hegoaldeko herriekin parekatzea aipatu ginuen, eta horretan ari gira.

Xede horrekin ginen Aramaiora joan, iragan urriaren 15ean, ALAIKI dantza taldeaz lagundurik.

Aramaio, 1 478 biztanle dituen Arabako herri polita, gutariko baten sorterria da. Hain untsa egiten dakiten bezala, herritarrek ongi etorri kartsua eskaini zaukuten :

  • Rosak prestatu zigun hameketakoa : ogi freskoa txistorrekin, tokiko sagardoaz lagundurik.
  • Herriko karrika nagusian desfilean eta poteoan ibili ginen.
  • Hiru belaunaldi elkartzen zituen dantza ikusgarrian, Zuraideko ALAIKI dantza taldeak dantzatu zuen, arrakasta handia bilduz.
  • Eskaini ziguten bazkarian elkar ezagutzeko parada izan genuen, euskaraz, gure hizkuntzan hitz eginez.

Zuraideko bestetan Igantziko nafartarrekin batera hurbildu ondotik, harreman iraunkor baten mentura dugu. Ildo hortarik jarraikitzea proposatua izanen zaio Herriko Kontseiluari.

♦ ♦ ♦

2017/02/11

Gure ondarea ? Tripotxa !

2016ko irailaren 18an, ondarearen eguna kari, Zuraidek lehen aldiko, « Tripotx eguna » deitu lagun arteko egun kulturala antolatu zuen. Asteburu hori Zuraideko eta inguruko ofizialeen eta komertsanteen hobeki ezagutzeko parada izan zen,  gure herri maitearen potentziala eta aberastasunak agerian emanez. Egun horretan, herritarrek eta ingurukoek elkartzeko eta trukatzeko okasionea ukan zuten : herriko artisten obrei so eginez, edo trago bat edanez musika eta dantza lagun. Hitz batez, kausitze polita izan da lehen ekimen hori. Herriko kontseilua zoriontzen dugu, eta berezikiago kultur komisioa, azpimarratuz gure hautetsia den Serge Zudaire komisio horren barne dela, eta jadanik ondoko ediziorako hobenkuntzen xerka hasia dela.

♦ ♦ ♦

2017/02/03

Eskola publikoa

2016ko buruila hastapena, herri guzietan bezala, Zuraidar gazteek eskolako bidea hartzen dute. Horietarik 41 lorietan ditaizke, beren eskola publiko berriaren ezagutza egiteaz xifriturik: eraikuntza guziz ederra, atsegina, koloretsua, ingurumenean ontsa kokatua! Gainera lehen aldikotz, horietarik anitzek euskaraz ikasten ahalko dute. Eta bai, sekulan ez da etsitu behar… azkenean Zuraideko eskola publikoak sail elebiduna eskaintzen du.

Bainan bozkarioa laburra izan da… 30 ikasle dira 5 mailetan banatuak, CPtik CM2raino errientsa batentzat, anitzez SOBERA da !

Ikasturte sartzea eta berehala, Zuraideko sartzeetan, burasoek lotu banderolak agertu dira. Ihardukimendu bat ageri dira burasoen aldetik, erakasle postu gehigarri bat galdeginez : Zuraide Indarreaneko kideen  iduriko, mugimendu  zuzena daramate.

Eraman ekintzetan, herriko etxean gehiengoan diren hautetsiengandik laguntza ofizial mikorik ukan ez badute ere, izendapen bat erdietsi dute : denbora erdiz arizanen den irakasle ordezko bat izendatua izan da. Behin-behineko egoera bat baizik ez da…

Elebitasuna, 3 erakasle eta … 2 ikasgela ! Eguneroko ibilerak erakusten du hastapeneko  eraikuntza proiektuetan agertzen zen hirugarren gelaren eskas gorria. Auzapezak, hiru geletatik bi geletara pasatzeko hartu erabaki horrek ezin jasanezko lan baldintzak sorrarazi ditu erakasle eta langileentzat (2 erakaslek partekatzen dute ber gela-espazioa) eta nola ez aipa ikasleen irakaspenentzat desegokia den lan giroa.

Eskola kontseiluan, arazo guzi horiek zerrendatu ondoan, erakasle eta burasoek auzapezari  galdegin diote gela gehigarri baten obratzea bideragarria ote zen. Gaiaz gogoetatzeko, Eskualdeko Ikuskariaren, erakasleen eta auzapezaren arteko bilkura bat iragan beharra zen azaro hondar edo abenduan. Urtarril huntan iragan da azkenean…

Gure hautetsi bakarrak bere aldetik, eskolako burasoekin bildu eta, haien eginbidea sustengatzen dugula seinalatu zuen azaroaren 29ko herriko kontseiluan, hirugarren ikasgela hori beharrezkoa dela azpimarratuz. Erabaki hau guziz herriko kontseiluaren eskuetan da.

Horri gehitu behar diogu, eta deitoratzen dugu, haurrek, erakasleek eta langileek bizi izan dituzten arrangura eta zailtasun horiek sekula ez direla aipatuak izan eskola sartzetik geroz iragan diren hiru herriko kontseiluetan…

Damutzen gira ere Omiasainduko oporretan iragan den eskolaren estreina, burasoak eta ikasleak hor izan gabe egin izanaz !!!

Bestalde, erakasleek nahi izan dute, proiektu pedagokiaren koherentziari begira, eskolako laguntzaileak euskarazko formakuntza baten segitzeko aukera ukan zezan. Azken hau proposamenarekin ados da, eta espero dugu enplegatzaileak koherentzia xerkatze hori ontzat emanen duela, eskaerari erantzun baikor eta laster bat emanez.

♦ ♦ ♦

2017/01/27

2017 URTE BERRI ON !

Laster hiru urte herriko kontseiluan gure ekarpen biziaren ekartzera bermatzen girela.

Horregatik kazeta hau hasiko dugu, gu sorburuan izan edo ez, herriko kontseiluak iragan urtean hartu zenbait erabaki zorionduz :

  • Iparraldeari lehen aldiko ezagupen juridiko erabakikorra ematen dion Euskal Herri Hirigune Elkargoaren onespena,
  • Europako beste ehunka herrik egin bezala, TAFTA/CETA hitzarmen komertzialen errefusa,
  • herriko kontseiluko bilkura-agiriak hautetsiei zentzuzko epean igortzeko erabakia (azkenean !),
  • frantses gobernuari zuzendu gutunaren izenpetzea (beste 600 hautetsirekin batera), Euskal Herrian bakearen lortzeko gehiago inplika dadin galdetuz.

Ez ditzagun ahantz, sinbolikoa gelditzen den Lurramari zuzenduriko diru-laguntza, eta « Tripotxaren eguna »ren abiatzea, zeintan gure ordezkariak parte hartu duen.

Halere, puntu ezezkorrak ere badira, baina garrantzitsua iduritzen zaigun bakar bat azpimarratuko dugu.

2016/06/09ko herriko kontseiluan, Auzapez Jaunak jakitera eman zuen ordezkaritzaren koadroan hartu erabaki bat : eskola publiko berria bi geletara pasatzea (hiru aitzinikusiak zirelarik).

Herriarentzat handia den obratze horretan hutsegite nagusi bat ikusten dugunez, artikulu bat eskaintzen diogu aldizkari horretan.

Gure informazio orria : 6. ZENBAKIA

♦ ♦ ♦

2017/01/04

Kontseiluko bilkura-agiria :

2016/12/22 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2016/12/21

Ondoko herriko kontseilua 2016/12/22an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

Gai zerrenda (2)

2016/12/08 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2016/12/07

Kontseiluko bilkura-agiria :

2016/11/29 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2016/12/05

Ondoko herriko kontseilua 2016/12/08an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2016/11/26

Ondoko herriko kontseilua 2016/11/29an iraganen da, astearte gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

2016/10/06 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2016/10/01

Ondoko herriko kontseilua 2016/10/06an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

2016/07/21 ko kontseilua

2016/06/09 ko kontseilua (2)

♦ ♦ ♦

2016/07/26

TAFTA, zer da ?

 Estatu Batuen eta Europar Batasunaren artean, trukaketa komertzialak eta inbertsioak osoki liberalizatzea helburutzat duen hitzarmen proiektua da.

Proiektu hunen negoziaketak, 2013az geroz modu hetsian eta isiltasun handienean egiten dira ! Harriagarria, ez ?

Hitzarmen hori, berretsia balitz, estatu europarretako parlamentuak eta herritarrak kontsultatu gabe egina litzateke: demokraziaren ukapena !!!

Itun horrek ondorio ezin txarragoak izanen ditu gure oinarrizko eskubide eta bizi baldintzetan !

-          Gelditzen diren aduana eskubideak hautsiz, laborantza arloan besteak beste, amerikar mozkinen sartze masiboa baimenduko da Europako lurretan (OGM, hazteko hormonak, antibiotikoak, klorodun karkasak…). Gure laborantza herrikoia kaltetuko du eta tokiko ekoizpenen edo zirkuitu laburren laguntzea debekatuko du.

-          Europako eta Ameriketako arauak multinazionalen interesetara baizik ez « harmonizatuz !!! », gizarte, ekonomia, osagarri, inguramen eta kultur arauak  behera eramanen ditu.

-          Justizia internazional paralelo bat plantan emanez, talde handien arteko tratuak baimenduko ditu. Edozein estatu, lurralde edo herri azkarki kondenarazten ahalko dute, haien lege edo egitateek beren funtzionamendua trabatzen dutela leporatuz.

 Multinazionalen interesak gure burujabetasunari nagusituko zaizkie. Gure etorkizunaz guhaurek erabakitzea garrantzitsua iduritzen zaigulako, justizian, zuzentasunean, gizaki eskubideen errespetuan oinarritzen den ekonomia bat sustengatzen dugulako, eta   lehiakortasun samindua eta etengabeko irabazien bilatzea salatzen baitugu, milioi bat europar bezala, proiektu horren aurka gira.

Iparraldean, erakundeak eta partikularrak mugitzen dira. Hautetsi batzuek ere ihardesten dute : 20 herrik jadanik (Ezpeleta, Uztaritze, Itsasu, Bidarrai…) beren iritzia eman dute. Batzuek herrien sartzeetan « Tafta-tik kanpo » dioten pankartekin komunikatzen dute.  Laster Zuraidek ?

♦ ♦ ♦

2016/07/19

Ondoko herriko kontseilua 2016/07/21an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

2016/06/09 ko kontseilua

2016/04/11 ko kontseilua (2)

♦ ♦ ♦

2016/07/15

Zergatik ez amets egin ?

 Frantziako herri gehienak pleni dira Estatuak diru laguntzak apaldu dituela. Nazio mailako diru egoera ikusirik, egoerak berdin segituko du, ez bada okertzen.

Tokiko zergak emendatzea aterabide bakarra ote da ?

Edo amestea da, bihar, auzoko herriek kargu batzuk elkarren artean partekatzea?

Adibide batzuk ?

- Herriko pizina badu bere gain Zuraidek, ekipamendu garestia izan daiteke gurea bezalako herri batentzat. Ezpeletak eta Ainhoak ez dute holakorik.  Zergatik ez proposatu bi herri horietako haurrei, Zuraidekoei egiten zaien ber prezioa, eta ondorioz, menturazko diru galtzeak hiru herrien aurrekonduen artean partekatu ?

- Zuraide traktore berri batez hornitu da. Herriko bi langileekin, traktorea zenbat aldiz ibiliko da hilabetean ? Ezpeletan edo Ainhoan ere,  ibili gabe egoten direnak baditaizke.

- Mediku etxe bat xutik jartzea erabaki du Ezpeletako herriak, Maisadour lehengo dendan. Ezpeletako zazpi bat osasungintzako profesionalek interesa adierazi lukete eta ondoko herrietatik beste batzuk informazioaren bila ari dira. Aintzinagotik elkarrekin gogoetatzea ez ote zen egokiago izanen ?

- Okindegi bat Zuraiden ? « Superette » dendak ogi salmenta segurtatzen du eta Larresoro, Senpere eta Ezpeletako okinek gure herriko etxeetan ogi banaketa egiten dute. Zentzuzkoa ote da, gurea bezalako herri batentzat, halako inbertsio pizu baten egitea, lehengo eskola publikoa okindegi xume bat bilakarazteko ?

 Etorkizunari begira, auzo herrien arteko elkartasun aukerak ez dira eskas izanen. Halako kooperazio politika bati diogu eman nahi lehentasuna.

♦ ♦ ♦

2016/07/02

Elebitasunari buruzko Eskola publikoaren hezkuntza proiektuaren aldaketa, duela hainbat hilabete onetsia izanagatik, ATSEM postua sortzerakoan erakutsi anbizio eskasak harriturik utzi gaitu. Izan ere, martxoaren 30eko Herriko Kontseiluan jakinarazi da euskara estimatua izanen dela ! Berri ona ! Inozenteki, iduritzen zitzaigun egiazko eskola elebidun baten xedea izanki, euskara ezinbestekoa zela.  Oroitaraz dezagun euskararen gainbehera errefusatzen badugu eta bere kurba alderantzikatu nahi badugu, oraindanik antolatu behar dugula.

♦ ♦ ♦

Elkarteei zuzendua : herriko eztabaidetan entzunik, elkarteek erabilera anitzeko gela baliatzeko eskaera egiten ahalko dute, urtean finkatuak diren hiru aldietan baino gehiagotan, galdetzea baizik ez da !

♦ ♦ ♦

Berrespena gure kazetarentzat, bere edukia herriko kontseiluan komentatua baita orain. Bere harrera ikusirik, iduritzen zaigu herritarrak eztabaida gehiagoren aldekoak direla, gehiengoko hautetsi batzuek « ttipikeri » baizik ikusten ez dutelarik. Bakoitza bere iritziaz libro da… gu ere ! Berriz goraki diogu gure helburua herriko eztabaidak bultzatzea dela. Eta horrek, tokiko usaiak itzulipurdikatu eta lokartuak diren gaitzikortasun batzuk iratzarri behar baditu, hainbat hobe !

♦ ♦ ♦

Michèle Alliot-Marie-rentzat ezabatuz doa « Ben Aliren eragina ». Berriz ere Errepublikarren alderdiko 64 federazioaren buru izendatu dutenetik, batzuek, Frantziako lehendakaritzako hauteskundeen aitzineko eskuineko primarioetan gudukatzen ikusten dute jadanik. Espero dezagun ez zaiola gure eskualdean bere burua aurkezteko ideia berriz bururat etorriko.

♦ ♦ ♦

Departamenduarekin izenpetu den lurralde kontratuak eskola publikoaren egoitza berria parte handi batean finantzatzen du. 2016/01/14an, Herriko Kontseiluan aho batez onetsia izan da. 12garren aipagai bezala aurkeztua zen, 11 aipagai baiziki ez zituen zerrendan. Gehitze horri buruz galdezkatua izan ondotik, ahanzte bat zela erantzun du auzapezak ! Ongi harrapatua izan den xoriburukeria da, jakinez on egiten duen 212.000 euroko diru laguntzaz ari girela.

♦ ♦ ♦

Ongi badakigu herritarrei luzatua zaien informazio aldizkari baten hedatzeko zailtasunak zein diren ; are gehiago borondate onez egina delarik. Haatik, herriko etxeak bere esku dituen ahalak ikusirik, iduritzen zaigu aldizkariaren agertzearen periodikotasuna hobe daitekela. Gaur egun duen idukiaz polemikan ari izan gabe, badakigu urtean kazeta bat baino gehiago ekoizteak, bere kalitatea eta interesa indartzen dituela, gutienez tratatuak diren informazioen freskotasunagatik.

♦ ♦ ♦

2016/06/18

Gure auzapezak eta bere ekipak, kanpaina denboran, aitzinekoekin gauzak konparatuz, aldaketa borondate argi bat goraki aipatu zuten. Demokrazia gure bidearen bihotzean baita, gure hautua eta sustengua bildu zuten.  Bainan zertan gira gaur egun ?

 Gure zinegotzi bakarraren inguruan, (Zuraideko hautesleen 1/4a inguru ordezkatzen duena), kontseiluen aintzinetik prestatzeko, beti hainbeste zailtasun ditugu, herriko aipagaiak argitasun eskasarekin baitira eta beharko liratekeen dokumentuak ez direlako eskuragarriak.

Herriko Kontseiluak ez du urrundik bere papera betetzen… erabakiak grabatzeko ganbara bati soilik mugatzen du kontseilua,  beharko litzateken aurre konzertaziorik gabe.

 Hola dute kontseilariek jakin, « Comptoir Agricole Basque »-en protesta gutun baten bidez, Herriko Etxeak traktore bat erosi zuela. 40 000 euro baino gehiagoko erosketa hori, ez zen ez kontseiluan aurkeztua izan,  eta oraindik gutiago eztabaidatua.

Larriago oraino, kontseilari bat (gu bezala) gaurko eskola publikoaren tokian jarriko den okindegi  proiekuaren berri ez ukaiteaz asaldatu zelarik, auzapez jaunak eta bere axuantak batera erantzun zuten « gogoan dugun ideia bat baizik ez da…azken 15 egunetakoa…» (2016ko martxoaren 30eko HK txostena). Aldiz jakin  dugu, hilabete bat baino gehiago lehenago, proiektu deialdi zehatz bat luzatua izan zela auzapezaren gandik ! Zergatik beraz halako erantzun bat ? Zergatik ez da herriko kontseiluan eztabaidatua izan lehenago?

Salatzen zinuten eta ginuen praktika horietatik hainbeste urrundu girea ?

 Kontseilu on bat, auzapez jauna… gardentasunean funtzionatzen, ezbaidatzen eta erabakitzen duen kontseilua da, martxan jarri dituen lantaldeen proposamen eta ikusmoldeetan oinarrituz. Denek dugu irabaztekoa.

♦ ♦ ♦

2016/06/06

Meatze proiektuari ez !

Egarretaratze eta biltzar publikoa ekainaren 10ean Senperen :

http://www.cade-environnement.org/2016/06/03/contre-les-mines-10-juin-st-pee

♦ ♦ ♦

2016/05/29

Ondoko herriko kontseilua 2016/06/09an iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2016/05/28

Kontseiluko bilkura-agiria :

2016/04/11 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2016/04/09

Ondoko herriko kontseilua 2016/04/11an iraganen da, astelehen gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2016/04/08

Kontseiluko bilkura-agiria :

2016/03/30 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2016/03/24

Ondoko herriko kontseilua 2016/03/30ean iraganen da, asteazken gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2016/03/23

69 egun hautetsieri bilkura-agiriak mailez bidaltzeko. Gero ta gaizkiago !

2016/01/14 ko kontseilua

 ♦ ♦ ♦

2016/02/29

Meatze proiektuari ez, 2016/02/05-eko biltzar publikoa Kanbon (bideoak)

http://ace.hendaye.over-blog.fr/2016/02/cambo-non-au-projet-minier-reunion-publique-05-02-2016-videos.html

 ♦ ♦ ♦

2016/02/05

Parekotasuna ?

Gure herriko kontseiluko bi emaztek kargua utzirik, bi gizonek dituzte beren tokiak hartu, zerrendetan hautagaien aldikatze behartuaren ondorioz. Zuraideko herriko kontseiluan %60a gizonezkoa da orain. Eta Frantzia mailan zenbat ? Parekotasunari buruzko legeek koherentzia eskas handia dute…

 ♦ ♦ ♦

« Kantonamendu berri horren interesak defendatu nahi ditugu, alderdikeriarik gabe », zion Vincent Bruk departamenduko azken hauteskundeetan.

Helburu horrekin ditaike, hautatua izan orduko, Goratasuneko Oporlekuetako Erakunde Publikoko lehendakari izandatua izan !

Interes bat baduke, baina gisa horretako erabakiak ulertezinak iduritzen zaizkigu herritarroi (gutienez interes orokor aldetik), eta gaur egungo zenbait politikariren sinesgarritasuna zalantzan ematen dute.

Nun ez den Jean-Jacques Lasserre-ek uztea onartu duen lehendakaritza bakarra… Isabelle Pargade binonioak Kontseilu Orokorreko lehendakaria hautatzerakoan bere aldeko bozka ez emateaz gaitziturik…

 ♦ ♦ ♦

Herriko kontseiluko lehen bilkuretan, Marie-Christine Bordak galdetu zuen euskararen inguruko komisio baten sorrera. Urte batez beha egon behar izan dugu, azkenean kultura komisio bat sortu arte. Agian denbora gutiago emanen du emaitza konkretu batzuen emaiteko.

 ♦ ♦ ♦

Azaroaren 30ean gertakari bitxia bizi izan ginuen herriko kontseiluan : auzapezak eta hautetsi batzuek Zuraidek hainbat urtez ezagutu duen herriko kontseiluaren ibilmoldea bipilki kritikatu zuten.

Funtsean ados bagira ere (batez ere eztabaida eskasari buruzko erreportxuaz), sinpleki oroitarazi nahi diegu jada herriko kontseiluko gehiengoan zirela, eta garai horretako hautetsi batzuek ez zutela ibilmolde hori onartu eta beren haserrea erakutsiz kargua utzi zutela.

 ♦ ♦ ♦

Zuraidek Lurramari diru laguntzarik ez dio ematen oraindik, Euskal Herriko beste hamarnaka herrik ez bezala. Oroitarazten diogu herriko etxeari bestela laguntzeko aukerak badirela. Adibide gisa, herriko etxe batzuek berengain hartzen dute adineko herritarren eremaitea Biarritzeko Irati erakustazokara. Zergatik ez, arrazoin zuzen bat sostengatu, eta baliagarritasuna eta goxotasuna uztartu, heldu den urtetik aitzina ?

 ♦ ♦ ♦

Denek eskuratu ginuen gure gutunontzian Errekartia etxea 360 000€tan erosteko herriko etxearen proposamena. Interesatuak ziren zuraidarrek beren buruen ezagutarazteko denbora guti zuten.

Iduri luke zuraidarrak ez direnek xantza gehiago dutela, azaroaren 30eko herriko kontseiluak erabaki baitzuen prezioa 60 000€z apaltzea, etxe horrendako bihozkada ukan zuen Auvergne aldeko bikote bati (2015/12/05eko Sud Ouest kazeta).

Lehentasunezkoa sentitzen zinen ?

 ♦ ♦ ♦

 Joan den abenduan bikote batek etxea galdu du sute batek eramanik. Gure sustengu guzia adierazi nahi diegu, eta dudarik ez dugu zuraidarren elkartasunak, makur horrek ekarri egoera mingarri hortatik laster ateratzen lagunduko dituela.

 ♦ ♦ ♦

2016/01/24

URREAREN SUKARRA ZURAIDEN ?

Sudmine sozietateak urrearen eta inguruko susbstantzien bilatzeko baimen bakarraren eskaera egin du, Zuraide eta beste 10 herri estaltzen dituen 126km²-ko eremu batean. Alta, miaketa eremu horretako elkarte eta profesional batzuek hartu iniziatibek, lurraldea, ingurumenaz arduratzen den laborantza batean murgildua dute.

Laborantzako lurren bahitzeaz gain, meategiek epe labur ala ertainean instalatuz, baliatu lurrak suntsitzen dituzte, ur baliabideak eta ingurumena azkarki hunkiz. Proiektu horrek gure lurraldea, bere ingurumena, bere ekonomia baita laborari gero eta gehiagok hartu norabideak ere kaltetuko ditu.

Lurralde huntako eragile anitzek (laborantza sailekoek, kontsumitzaile elkarteek, ingurumenaren defentsarako elkarteek) proiektuaren kontrako iritzia eman eta elkarrekin kontra egitea erabaki dute. Auzapez anitz ere proiektu horren kontra agertu dira. AOPetako sindikatek prefetari galdeginik, laborantzako ministroak ere kontrako iritzia eman du. Baina proiektua ez da oraindik lurperatua !

Zuk ere, proiektu horri buruzko oposizioa agertaraz dezakezu ondoko webguneko petizioa izenpetuz : www.cade-environnement.org, bertan gaiari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

♦ ♦ ♦

2016/01/12

HERRI ELKARGOA

 Gure kazetarekin batera, gutunontzian arreta handiarekin irakurriko duzun « Pour les nuls, Euskal Herri Elkargoari buruzko 12 galde/erantzun » liburuxka banatu dugu.

Ez ezazula hor mespretxurik edo laidorik ikus : denak gira « nülak », denek baititugu galdera anitz gaur egungo 10 herri elkargoak herri elkargo bakarrean bilduko dituen Euskal Herri Elkargoaz !

Legeak herri elkargo ttipiak 2017ko urtarrila aitzin elkartzea behartzen baititu, oraindik hobe daitekeen proiektu hau, sesitu behar den aukera bezala ikusten dugu. Beharrezkoa ote da oroitaraztea ondoz ondoko gobernuek inoz ez dutela Euskal Departamenduaren, eta ondotik, estatus bereziko lurralde kolektibitatearen sorrerari erantzun baikorrik eman ? Lehen aldiko, proiektu horrek Euskal Herriari izate instituzional bat eta Iparraldeari ezagupen poitikoa emanen lizkieke. Eskualde handian « pizua » ukan genezake. Politikoki azkarrak gintaizke, molde orekatu eta batuan gure etorkizunaren eta garapenaren antolatzeko.

Hunkiak diren 158 herriek lehen iritzi bat emana dute jada. Aholku-bozka hori helegiterik gabekoa da : 112 herriko etxek (Zuraide barne) alde bozkatu dute, 45ek kontra eta bakar bat ezin deliberatua da. Euskal herriak kuadro instituzional batez jabetzeko gogoa du. Baina deus ez da irabazia oraindik ! Herriko hautesien behin betiko bozka 2016ko udaberrian iraganen da. Orduan, emaitza baikorra bada, Euskal Herri Elkargoa 2017ko urtarrilaren 1ean sortuko litzateke ofizialki !

Herri elkargo bakarraren proiektuaren azaltzea helburu duen Batera karabana, azaro bukaeran abiatu zen. Lurralde osoa zeharkatzen ari da, eta otsaila bukaerako herri eta hiri guziak zeharkatuak izanen ditu, herritarrekin egon ondoan. Zuraiden izanen da urtarrilaren 16an, larunbatez, goizeko 10etan ; gure galderei erantzunen atxemaiteko parada izanen da.

Egun horretan kopuru handian bildu beharko dugu, informatzeko eta proiektuari atxikimenduaren erakusteko !

♦ ♦ ♦

2016/01/10

Ondoko herriko kontseilua 2016/01/14ean iraganen da, ostegun gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2016/01/09

2016 urte hastapen huntan, ZURAIDE INDARREAN taldeak bere informazio orria aurkezten dizu.

Aurtengo lehen zenbaki horretan, Zuraide Indarrean taldeak herriko proiektu batzuei buruzko, baita 2016an Euskal Herria eta herritarrak hunkitzen dituen eztabaida politikoari buruzko gogoetak ere zabaltzen dizkizu.

4. ZENBAKIA

♦ ♦ ♦

2016/01/07

2015/11/30 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2015/11/28

Ondoko herriko kontseilua 2015/11/30ean iraganen da, astelehen gaueko 8etan, herriko etxeko gelan.

Gai zerrenda

Zuraide Indarrean zerrendan bigarren tokian zen Serge Zudaireren lehen herriko kontseilua izanen da. Talde lana da gure ardatz nagusietariko bat, eta demokrazia parte hartzailea biziarazi nahi baitugu ere, gure taldeak erabaki zuen hautagai desberdinak igorriko genituela herriko kontseilura, denek herriko bizian parte har dezaten. Bere kargu denboran Marie Christine Borda izan den bezain aktiboa eta inplikatua izatea desiratzen diogu.

♦ ♦ ♦

2015/11/23

2015/10/22 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2015/10/16

Ondoko herriko kontseilua 2015eko urriaren 22an 20:00etan izanen da.

Nun-nahi entzuten bada ere herriko kontseilu guziak kontsultatuak izanen direla Ipar Euskal Herriarentzako herri elkargo bakarra proiektuari buruz baita ” kanboko meategi ” deitutako proiektuari buruz ere, gure kontseiluan aldiz ez da oraindik finkatua izan… nun ez daitezen agertzen orotariko gaietan

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2015/09/18

2015/08/27 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2015/08/22

Ondoko herriko kontseilua 2015eko agorrilaren 27an 20:30etan izanen da (eta ez 20:00etan). Ez duda etortzea, bilkurak publikoak dira.

Gai zerrenda

♦ ♦ ♦

2015/07/31

2015/06/04 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2015/06/30

- Sozialdun fededun – Don Camillo eta Peponne garaia behin betiko pasatua da. Gure deputatu sozialistak bere esku den erreserba parlamentarioa erabili du… Zuraideko  elizaren eta erretore etxearen zaharberritzeko. Aldi berean, abenduaren 18ko Herri Kontseiluak aurreikusten zuen besteak beste erreserba horren baliatzea eskola berriaren proiekturako. Jakinez Alaux andereak azpimarratu zuela erreserba ukan duten herrieentzat aldi batekoa zela eta ez zaiela besterik bideratuko, batzuen eta besteen fedeaz (edo fede txarraz) galdezka ari gira…

 - Gobernatzea, aurreikustea da. Bizitegiaren zinezko egoera ikusirik, abenduaren 18ko herriko kontseiluak, Larraldiaren alokairua 800 eurotatik 650 eurotara pasatzea erabaki du aho batez. Oroitaraz dezagun bi hilabete lehenago, 800 eurotan finkatu zela alokairua (Marie-Christine Borda da abstenitu zen bakarra)…

- Agintaldi hastapenetik, herriko prezio finkoari buruz ikastoletako haurrek jasaten duten desberdintasuna auzapezari salatu genion. Aldaketa beharra zela  eta hurbilagotik begiratzea merezi zuela aitortu zigun. Oraindik hurbilagotik begiratzea baizik ez diogu eskatzen ahal: gibelamendua harrapatzera buruz joaten bada ere,  berdintasunetik biziki urrun baikira oraindik…

 - Ahobatezkotasuna – Irakaskuntza katolikoaren kudeantza organoaren biltzar nagusian, herriko ordezkariek, eskola berriak burasoengan sortzen duen kezka lasaitzeko beharra sentitu zuten. Pentsatzen dugu proiektu horrek ez duela zatiketarik sortu behar, eta oroitarazten dugu ahobateko hautua izan zela (aitzineko herriko kontseiluko ordezkariak barne…).

- Prentsa ofizialki gomitat da herriko kontseiluan parte hartzera. Azken horri iradokitzen diogu hemendik aintzina prentsa GUZIA deitzea, euskal hedabideak barne, usaian ahantziak.

- Departamenduko hauteskundeak – Gure azken edizioan sumatu genuen bezala, Baigura Mundarain kantonamenduko azken bozken bigarren itzulian, kargutan ziren Vincent Bru eta Beñat Inchauspé ziren lehian. Ez gira azti bakarrak izan Zuraiden, lehenari bere sustengoa emanez, gure auzapeza sudur fina izan baita, zaldi onaren alde jokatuz.

 - Herriko Kontseilua : Oroitarazten dizuegu bilkurak publikoak direla. Ez duda etortzea, egunak jakin bezain laster zuraideindarrean.org web gunean agertarazten ditugu.

  ♦ ♦ ♦

2015/06/20

2015/06/27 : EHBAIen biltzar nagusia

Herriko bozen aintzinamendu ohargarriaren ondotik, EH BAI-en salto berria departamenduko hauteskundetan !

17 779 bozekin guztira (%16.09) Iparraldeko 12 kantonamenduetako lehen itzulian, EH BAI-k departamenduko hauteskundetan sekulako emaitza hoberenak lortu ditu.

Nork pentsatuko ote zuen, ez hain aspaldi, 5 kantonamendutan egoitea bigarren itzulian eta ondorioz bigarren idarra bilakatzea panorama politikoan ? Segur,EH BAI-ko bost bikotetarik bakar bat hautatua da (Iriart/Ayensa %78.05ekin Errobi-Aturrin), beste lauek, plantako emaitzak egin dituzte (%38.14tik %45.4era Donibane Lohizunen), bi itzulien artean boz irabazi handiarekin.

Baigura-Mondarrain gure kantonamenduko emaitza onak azpimarratu behar dira, Bergouignan/Larre bikoteak (%18.16) finalera heltzea mereziko zuen… Eta zer erran Zuraideko emaitzez, bikote bera lehen itzulian bigarren tokian izanki bozen %21.83arekin ?

Ari ginuen « enbata zikinen » garaia iragana zela : abertzaleon geldi gabeko lanak bere fruituak ekarri ditu podere eremuetatik kanpo, proposamen koherente, alternatibo eta aurrerakoiekin. Mugimendu abertzaleak hozka bat gainditua du, hautesle berri bat beretuz, elkartzen daki. Abertzale bozkatzeko edo izateko ahalge edo beldurrik ez gehiago.

Milesker ! Geroa zuena da !

 ♦ ♦ ♦

2015/06/13

UDALBILTZA

Udalbiltza, Euskal Herriko herrien eta hautetsien biltzarrak arrakasta handia du, 1500 bazkide baitira, horietan 183 auzapez.

Zazpi probintzien mailan, 1999an sortu den lehen institutoa da. Harreman mailan, kooperazioan eta elkartasunean, eredu bat bilakatu da eta hori zatiketa administratiboez haratago joanez.

Pozik gaude, Marie-Christine Bordak dinamika horrekin bat egitea eta Zuraide bertan ordezkatua izatea. Aldiz, nahiagoko genuen herriko kontseilua bere osotasunean batu izan balitz, Sarak joan zen irailean egin zuen bezala. Barne diren errepublikako 23 hautetsiek dioten bezala, « gure herri eta hiriak aitzina joateko, Euskal Herriko beste lurraldeekin lan egitea ezin bestekoa da».

Jarrera pragmatiko eta dinamikoa. Zuraide noiz ?

 ♦ ♦ ♦

2015/06/05

3. ZENBAKIA

Inkesta

(Galdetegia deskarga dezakezue, osatu eta zuraideindarrean@gmail.com helbidera e-mailez igorri)

Zetarako 3. aldizkarian, eskutan duzuen inkesta hori atxeman ? Gure 2014ko Herriko hauteskunde kanpainan, demokrazia ordezkatzaile batetik biztanleria inplikatuko duen demokrazia parte hartzaile batera pasatzea proposatzen genuen. Testuinguru horretan dugu inkesta hori proposatzen, gure herriari buruz duzuen iritziaren biltzeko.

Ohartzen gira, azken 20 urte hauetan, Ipar Euskal Herriko biztanleen kopurua geldi gabe goruntz doala. Hori, heriotz baino sortze kopuru doi bat handiagoari eta bereziki migrazio joan-etorri handiari lotua da. Gure Euskal Herriaren erakargarritasunaren, biziaren kalitatearen eta lan eremuaren dinamikaren ondorioa da hori. Horrez gain, ikerketa guziak zentzu horretara doaz: dinamika hori ez da alderantzizkatzekotan.

Departamenduaren populakuntzaren emendioa, 3000 biztaile baino gehiagokoa da urtean, kostaldeko eremuan bereziki. Horrek etxeen merkatuan eta enpleguan presio haundia sortzen du. Bitarteko eremuan izanki, Zuraide baserrialdeko eremu batetatik, hirialdeko eremu bat bilakatzen ari da.

50 urtez, gure herria 482 biztaletik 1300 baino gehiagora pasa da. Biztanleria kasik hirukoiztu da, zahartze joera batekin.

Hori izanik ere, harreman soziala ez da garatu, badirudi bakoitza gero eta gehiago bakartasunean bizi dela.

Zer dira harreman eskasaren zergatiak : giro orokorra gero eta indibidualistagoa ? Autoa ? Zentro erdiaren atraktibotasun eskasa ? Populakuntzaren zahartzea ? Edo beste ?

Gure egunerokotasun eta ingurumenean, epe motz eta luzeko bilakaerak aurreikusi behar dira.

Egoera horren aintzinean, gaurdanik ondoko galderaren inguruko gogoeta bat egiteko gomita luzatzen dizuegu : Nolako herria nahi dugu 10 ala 15 urteren buruan ?

Izan ere, gero eta gehiago bagira gogoeta eramateko eta proposamenen partekatzeko, orduan eta hobeak izanen dira gure herriaren etorkizunaren inguruko erantzunak.

Sintesia bat eginen da eta oraindik finkatzekoa den egun batean, biltzar publiko bat antolatuko da emaitza horien eztabaidatzeko.

Erantzun eta zure herriko biziaren aktore bilaka.

Hiru aukera dituzu galdeketa horri erantzuteko (ekainaren 30eko berantenik) :

  • Gutunez : Zuraide Indarrean – 681 Agorreta bidea – 64250 Zuraide)
  • Zuraide Indarrean zerrendako hautagai bati emanez.
  • Web gunearen bidez : zuraideindarrean.eu

Egokiago iduritzen zaigu zure izena agertaraztea, baina beti posible duzu anonimoki egitea. Denek hitza hartzeko aukera duzue (adb : etxe bakoitzean erantzun bat baino gehiago izan daitezke).

♦ ♦ ♦

 2015/05/30

Urrengo herriko kontseilua 2015ko ekainaren 4ean izanen da herriko etxeko gelan, ez duda jitea, bilkurak publikoak dira.

♦ ♦ ♦

2015/05/29

2015/04/01 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2015/03/23

Departamenduko hauteskundeen emaitzak Zuraiden:

♦ ♦ ♦

2015/03/20

2015/02/26 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2015/03/14

DENAK EUSKAHALDUNAK GIRA !

Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herria zeharkatuko duen 19.Korrikaren lema. Helduentzat euskarazko klaseak antolatzen dituen AEK elkartearentzat dirua biltzen duen lasterketa da.

Azken korrikan herriko etxeak diru laguntza eman zuen, aldiz hemengaindi pasa zenean goiz goizeko orenak izanik hautetsi guziak lo zitezken eta lekukoa hartzeko ez zuen ordezkaririk igorri.

Ez da dudarik, izan diru mailan izan sinbolikoki Korrikaren lekukoa gora eramaiteko aurten sustengu azkarra erakutsiko duela Zuraidek.

Denak Korrikara!!!

♦ ♦ ♦

2015/03/07

ETIKA

Gure elkartearen sortzeak banku baten hautzera behartu gaitu. Hautatzerakoan ongi kasu egin dugu atxikitzera emaiten diogun gure diruarekin bankuak zer nahi egiten duenez. Eta gure hautua banku… etiko bati joan zaio! Ez errexa, baina ez ezin egina. Beraz NEF (Nouvelle Economie Fraternelle) bankua hautatu dugu ; gure balore frango defenditzen dituen banku kooperatibo bat da. Finantzia nagusitasunari buru egiteko bakoitzari doakio hautu garrantzitsu bat, bere bankuaren hautua. Horrela dituen baloreak eta bankuaren ekintzak pareka ditzake eta ondorioak pisa.

Bankuz alda dezakegu bainan bankuA alda dezakegu ! Frogatzat BIZIk egin lana : hilabete eta hilabetez Société Générale (partikulazki Baionako agentzia) bankuaren aurka egin ekintzeri esker multinazional hau Australian den klima guzia izorratzen duen proiektutik (Alpha Coal proiektua) ateratzea behartu du. Garaipen ederra… gogoetatzeko !

Zuraidera jinez berritz, elkartea lagun dezakezue diru laguntza , nahiz ttipia izan, ‘’Zuraide Indarrean-Souraïde Dynamique’’ izenean igorriz ( 681 Chemin Agorreta 64250 Zuraide)

Milesker

♦ ♦ ♦

2015/02/28

- Diru laguntzaren ordez Zuraideko abereak dira Lurramaren sustengatzera joan. Lurramaren bizi iraupena Euskal Herriko herrien dirulaguntzari ere lotua dela oroitarazten dugu.

Mugitu diren laborariei milesker. Datorren urterako herriko etxeak bi gogoeta eramanen dituela espero dugu.

- Egin ohar batzuk emankorrak izan direla ohartzen gira. Herriko ondarkinak erretzeko egin azken akelarreak joan den udakoak dira eta geroztik bazter utziak. Aitzinamendu ederra.

- Bertze aitzinamendu bat : Banecau auzoan diren bihurguneen sekuritatea azkartzea. Zuraide Indarrean-Souraïde Dynamique zerrendaren programa gure webgunean aurki daiteke oraino, herriko etxeak ideiak eskura ditzazke…

- Joan zen udaberrian, aurkeztuak izan zaizkion talde lanetan gogo onez sartu zen Marie Christine  Borda. Ez da guti harritu beraz, duela zonbait aste eskola erreformakari izan diren ekintzen bilanara deitua izan delarik. Gomita bere lan taldetik zetorren, talde horrek biltzea edota Marie Christine lan taldera deitzea ahantzi zukeen…

♦ ♦ ♦

2015/02/23

Beste 64 egun itxoin behar izan dira hautetsiek kontsueiluko bilduma eskuratzeko. Lan erritmoa erregularra da. Marka berdindua!!!

2014/12/18 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2015/02/21

Eskola publikoa : aitzinara doa… ala ez ?

Eskola publiko berriaren eraikuntza proiektua Zuraidarrei aurkeztua izan zaie azken garai hauetan. Gogotik xehetasun gehiagoren berri emanen ginauzuen, baina apirileko hauteskundeetan kontseiluan jarleku bat baizik ez dugunez lortu, gai huntaz zuek baino gehiagokorik ez dakigu.

Gure galdera hauxe da : herriko buxeta eta anitz gostatzen duen proiektu hauek kondutan hartuz, zergaitik hainbertze goraipatua izan zitzaikun audita finantzialaren ondorioak ikusi aitzin gertatzen da ?

Hala ta guztiz gehiengoa berritasunaren alde aterako dela espero dugu. Publikoa hautatzen duten burasoen haurrak baldintza hoberenetan eskolatuak izan daitezela Zuraiden.

 Eskola publikoaz beste pundu bat : nahiz buraso frangok galdatu eta herriko kontseilua berrikitan ohartu, eskualde huntan Zuraide herri bakarra da nun eskola publikoan elebidun sistema ez den xutik ezarri. Horrelako berezitasun batetaz ez gaitezke harro izan !

♦ ♦ ♦

2015/02/14

BAIGURA ETA MONDARRAIN

Izenda ziteken Kanboko kantonamendua edo Hazparneko kantonamendua. Bi auzapezak (biak ere kontseilari orokorrak) ez gaitzitzeko doaika, hemendik landa gure kantonamendua ‘’Baigura eta Mondarrain’’ deituko da.

Martxoaren 22 eta 29an, kontseilu orokorren ordez izanen diren departamenduko kontseilarien bozkatzera deituak izanen gira.

Kantonamendu berria aitzinekoa baino aise zabalagoa izanen da. Zuraidetik Makearaino doa. Gizon-emazte bikote bat bozkatu beharko dugu, gure kantonamenduko kontseilari departamentalak izango dira.

Ardura herri elkarketetarik berex, kantonamenduetako mapa berria argitasun eskasa handian da. Gainera departamenduen desagertzea aipatzen digutenean, husten ari den egitura gobernatzeko bete behar diren hautetsi postuak handitzera doaz.

Hata ta guztiz hartzekoak diren tokiak onak ditaizke, tokiko bi jaunttoak abian direla, ahapetik erraiten baita.

Hala balitz bi programen artean ezberdintasun haundia ditaikela ez da dudarik !! Alde batetik Vincent Bru, zentrista kontseilari orokorra Force 64 taldekoa, eta bertzetik Beñat  Inchauspe, zentrista kontseilari orokorra Force 64 taldekoa !!! Zuek hauta…

Gure hautua egina da : EUSKAL HERRIA BAI !

♦ ♦ ♦

2015/02/07

Iparraldearen etorkizun instituzionala eztabaidan…

Lurralde erreforma berriak bultzatu gogoetan Iparraldeko hautetsiak ados jarri dira erraiteko estatutu berezi bat dukeen lurralde kolektibitate bat dela gure herriaren gobernatzeko tresna egokiena.

Gobernamenduak ideia hori ezeztatu du. Bainan ber mementoan, eta lehen aldikotz, alternatiba frango proposatu ditu prefetak. Hala nola 158 herriak bilduko dituen Herri Elkargo bat.

Aterabide honek ordezkaritza oztopo bat dakar : herri ttipiek handiek baino abantaila gehiago dute. Lerratze ttipi bat egiten baginu, gogoeta kolektiboa aitzin politika interes batzuen asebetetzeko, Pariseren jukutria ditaikela pentsa ginezake.

Frantzian, toki askotan, gai hau azpimarratua izan da. Kontseilu Konstituzionalak parlamentariei disfuntzionamendu hau tratatzea galdatu die.

Gure Herriaren etorkizun instituzionala ez da tokiko poderearen esku soilik, baizik eta herrialde guzietako ordezkaritzek dakarzten antolakuntzetan. Segida izango duen gaia…

♦ ♦ ♦

2015/01/31

2015 urtearen hastapen honetan Zuraide Indarrean taldearen bigarren informazio orrialdea atera da! Lana ez ginuen bazterrera utzia, alderantziz! Bainan udatik landa kontseiluko bilkuren erritmoa laaaitua zenez gogoeta gutti ginuen zuekin partekatzeko… egoera aldatuko dute behar bada 2015erako hartu xede onek…

Dena den, zenbaki hau hasterakoan, Zuraide Indarrean taldeak urte on on bat desiratzen die Zuraidar guzier!

Bere bide orria segitzeko eta zuen konfiantxa erakartzen duten baloreen defenditzeko Zuraide Indarrean taldeak bere antolaketa hobetzea erabaki du. Karia hortara, ‘’Zuraide Indarrean-Souraïde Dynamique’’ elkartearen sortzearen berri ematen dizuegu!

Kontseiluko gogoetak eta erabakiak, oinarrian sustengatzen dugun eskola publiko berriaren inguruan kokatzen direnez, zenbaki honetaz baliatzen gira Zuraide inguruan diren gertakarien berri emaiteko,  denak hunkitzen baikaituzte eta ondorioak izanen baitira  Zuraide eta Zuraidar guziengan. Irakurketa on…

2. ZENBAKIA

♦ ♦ ♦

2014/12/16

Azkenean atera da azken kontseiluko bilduma. Hautetsiek joan den ostiralean eskuratu zuten. Hirurogeita lau egun pasa dira artean: marka garaitua!!!

2014/10/09 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2014/10/06

Azken kontseiluko bilkuraren agiria atera da …

2014/09/29 ko kontseilua

♦ ♦ ♦

2014/07/16

LEHEN ZENBAKIA

Jada lau hilabete hauteskundeak iragan geroztik !

Zuraide indarrean taldeak berriz ere zuraidarrak eskertu nahi ditu, eskaini diozuen konfiantza gatik, baita hauteskunde kanpaina denboran maiz erakutsi diozuen atxikimendua eta sustengua gatik ere.

Hautetsi edo politikariaren eginbidea herritarrekin elkarrizketa berpiztea dela argi baitugu, zuekin partekatu nahi izan ditugu gure gogoeta batzuk. Horretarako zuetariko bakoitzaren etxetik pasa gira gure 2014ko uztaileko informazio orria utziz gutun kutxetan.

Zuetariko batzuek ez baduzue eskuratu, ez duda zuraideindarrean.eu webgunean mezu baten uztea. Ahal bezain laster helaraziko dizuegu mezu elektroniko bidez.

Besta onak pasa !

♦ ♦ ♦

2014/06/06

BAKE BIDEA

Zuraide Indarrean taldeak ekainaren 14ko manifestaldiarekin bat egiten du eta bertara joateko deia luzatzen. Egun hori bake prozesuan urrats erabakigarri bat izan dadin nahi genuke.

 Egun horretan, hautetsi eta herritar anitzek sustengatzen duen elkarte, sindikata eta alderdi politikoak biltzen dituen kolektiboa Baionako karriketan zehar ibiliko da bake prozesuaren eta euskal preso eta iheslarien eskubideen errespetatzearen alde.

 Informazio gehiagorentzat :

 http://www.bakebidea.com/

♦ ♦ ♦

2014/04/06

Herriko kontseilua:

Herriko hautetsi berriak gaur bildu dira gure herriko auzapez berriaren izendatzeko.
Thierry Sansberrori errotik geroari buruz itzulia izanen den kargualdi konstruktibo bat desiratzen diogu.
Gure aldetik Zuraiderentzat eta herritarrentzat baikorrak izanen diren erabakien alde, dugun energia guzia ematen jakinen dugu, beti ere erne egonez hauteskunde horietan adierazi duzuen aldaketa nahi hori zinez gauza dadin, adierazpenetatik haratago.

Zuraide Indarrean – Souraïde Dynamique

Bigarren itzulia:

 RESULTAT-2E-TOUR-30-03-2014

♦ ♦ ♦

2014/03/27

Zuraidar agurgarriak,

Hauteskundeen lehen itzulia pasa da, eta eman diguzuen konfiantzagatik eta etxez-etxekoan egin diguzuen harreragatik eskertu nahi zaituztegu.
Parte hartze handia izan zen joan den igandean. Gure zerrendak bozen %25a baino gehiago lortu ditu, eta bozkatzaileen %67ak Patrick Genin-en zerrendaren kontra bozkatu du.

RESULTAT-1ER-TOUR-23-03-2014

Bigarren itzulian emaitza berdinak balire, ondoko banaketa ginuke :

  • T. Sansberro zerrenda :    11 hautetsi
  • P. Genin zerrenda :                2 hautetsi
  • MC. Borda zerrenda :           2 hautetsi

ELUS-23-03-2014-eus

Guri doakigunez, gure proiektua bururaino eremaitea erabaki dugu, bigarren itzulira joanez. Zuen sustenguaren beharra dugu, egiazki zuen ordezkatzeko.

Etxez-etxe pasatzean, zuen nahiak entzun ditugu, eta horrek indartu du mintza-eremuen instituzionalizatzeko gure xedea (auzoetako kontseiluak, herriko etxe kanpoko batzordea, gazte batzordea).

Ondoko punduetan engaiatzen gira, hautatuak bagira :

  • Eskola publikoari egiazko sustengua, eta elebitasunaren sarraraztea ;
  • Autobus geltokien antolaketa gure haurren segurtasunarentzat (abiaduraren mugatzea, argia, pasabide babestuak) ;
  • Amezpetu, Ordotz, Etxetoa eta Banecau auzoetan abiadura 20km/h-z apaltzea, irriskuen ttipitzeko baita soinu eta ingurumen kutsadura mugatzeko ;
  • Herritarren esku ezarritako herriko baratzeak sortzea ;
  • Internet jarioaren hobetzea mendigainetako bidean.

Azpimarratu nahi ditugu ere kargutan diren bi zerrenden proposamen batzuen inkoherentziak :

  • kontu-ikuskatze baten eskaera Thierry Sansberro eta Maite Zamorraren zerrenden partetik, kargutan diren zazpi hautetsik herriko aitzinkontuak bozkatu dituztelarik azken agintaldietan ;
  • herriko eraikuntzen inbentarioa egin… batzuek zonbait agintaldiz kudeatu behar izan dituztelarik ;
  • osagarri etxe baten antolaketa proposamena Patrick Genin-en zerrendaren partetik, proiektu hau bera kargutan den gehiengoak jadanik bozkatua eta abandonatua duelarik (Maite Zamorrak baieztatua  2014ko martxoaren 10eko Gure Irratiko eztabaidan) ;
  • Hirigintzako Tokiko Plana : ez da « behar orduan » aztertzekoa. Guretzat, behar ordua orain da. Bestela, 2016an inposatua izanen zaigu.

Kargutan den bi zerrendetarik bat hautatuz gero, etorkizunak iraganaren iduria ukanen du. Zuraidarren zerbitzuko izanen den egiazko aldaketa batentzat, bozka Zuraide indarrean – Souraïde dynamique

Marie-Christine BORDA-IBARLUCIA